Orokorrean ariketa argi eta garbi azaldua dago beharrezko informazio eta irudiz hornitua. Egitura sistema argi eta garbi ulertzen da; zimenduen kasuan testuren bat jartzea komeniko litzake oinetik aparte. Bestalde, kontutan hartzekoak: - Logela modulazioarekin tentuz. Suposatu dugu moduluak hain txikiak direla garraio berezirik ez erabiltzeko. Baina izan daiteke logelaren tamainak balio ez izatea, batez ere zabalerak. Bestalde, kontuz ibili ohearekin; atsegina izan daiteke sentsazioa baina nola sartuko gara bertara?
Iraupen eta irudi nahiz soinu kalitate egokiak ditu bideoak. Gainera, ahotsaren erritmo lasaia dela eta, 2 minututan dena azaltzeko denborarik emango ez duela dirudien arren, guztia ongi azaltzen da ulermenean lagunduz. Edukiari dagokionez, eraikinaren eraikuntza sistema ongi adierazten da, beheko bi solairuak perfil metalikoekin (hauek zehaztuta daude gainera bideoan agertzen den plano batean) eta gainekoak moduluekin egingo direlarik. Azkeneko hauen egitura ere argi ikus daiteke irudietan eta honek, koordinazio dimentsioak zehazteko orduan lagundu dezake. Azkeneko hauek oin planoan jartzea interesgarria izango litzateke, ardatzak finkatuz, elementuen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Planifikaziorako kontutan izan beharko da gelan esandakoa: urtarrilaren 30erako egon behar du amaituta, beraz, taulako egunak aldatu beharko dira. Garraioa nola egingo den ere pentsatuta dagoela ikus daiteke: itsasontziz nahiz kamioiz. Nahiz eta zimentazioa 15 egunak baino lehenago egingo den, ariketa honetan gutxiengo zehaztapenak ematea eskatzen zen eta hori faltako litzateke.
Orokorrean ariketa argi eta garbi azaldua dago beharrezko informazio eta irudiz hornitua. Egitura sistema argi eta garbi ulertzen da; zimenduen kasuan testuren bat jartzea komeniko litzake oinetik aparte. Bestalde, kontutan hartzekoak:
ErantzunEzabatu- Logela modulazioarekin tentuz. Suposatu dugu moduluak hain txikiak direla garraio berezirik ez erabiltzeko. Baina izan daiteke logelaren tamainak balio ez izatea, batez ere zabalerak. Bestalde, kontuz ibili ohearekin; atsegina izan daiteke sentsazioa baina nola sartuko gara bertara?
Iraupen eta irudi nahiz soinu kalitate egokiak ditu bideoak. Gainera, ahotsaren erritmo lasaia dela eta, 2 minututan dena azaltzeko denborarik emango ez duela dirudien arren, guztia ongi azaltzen da ulermenean lagunduz. Edukiari dagokionez, eraikinaren eraikuntza sistema ongi adierazten da, beheko bi solairuak perfil metalikoekin (hauek zehaztuta daude gainera bideoan agertzen den plano batean) eta gainekoak moduluekin egingo direlarik. Azkeneko hauen egitura ere argi ikus daiteke irudietan eta honek, koordinazio dimentsioak zehazteko orduan lagundu dezake. Azkeneko hauek oin planoan jartzea interesgarria izango litzateke, ardatzak finkatuz, elementuen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Planifikaziorako kontutan izan beharko da gelan esandakoa: urtarrilaren 30erako egon behar du amaituta, beraz, taulako egunak aldatu beharko dira. Garraioa nola egingo den ere pentsatuta dagoela ikus daiteke: itsasontziz nahiz kamioiz. Nahiz eta zimentazioa 15 egunak baino lehenago egingo den, ariketa honetan gutxiengo zehaztapenak ematea eskatzen zen eta hori faltako litzateke.
ErantzunEzabatu